top of page

Doug Belshawren argazkia Flickrren

Atera sakelekoak (I)

 

Baimenik gabeko argazki eta bideo mingarriak, cyberbullyinga, guatxapak ikasleen aurrez aurreko giza-harremanak ordezkatu edota hondatzea, genero indarkeria areagotzea, menpekotasunak, gelako lanetatik distrakzioak, kopiaketak azterketetan, apurketak, lapurketak,... nola ez genituen, bada, sakelekoak ikastetxeetan debetatuko?

… eta ikasgelako leihoa mundura irekiz… munduan bizi baikara… zer ikusten dugu

 

  • Sakelekoak gazteen luzapenak direla (ekar ditzaketeen “anputazioak” zaindu beharko ditugu).   

  • Smartak teknologia arrunt [3] eta demokratiko [4] bihurtzen ari direla (beste apustu bat, Bigarren Hezkuntzako ikasle gehienek smarta baietz eduki?) 

  • Sinesgarritasun handia duten erakundeek [5] ez dutela etorkizuneko tresna legez ikusten oraingo tresna legez baizik. 

  • Benetako kutsua eman diezaioketeela ikaste prozesuari metodologia egokiekin uztartzen badira eta, hortaz, ikasleentzat esanguratsuak eta erakargarriak direla.

  • Badagoela Hezkuntza Premia Berezidun ikasleei arreta egiteko aukera asko eta gela inklusiborantz jotzeko bidea irekita dagoela.   

  • ...

Lambda Chi Alpha Fraternityren argazkia Flickrren

Apustu egingo genuke: erkidegoko AJA gehienetan galarazita baietz egon? Aurrera egunak, hilak eta urteak, debekuak oraindik balio digun ala ez erabaki nahi genuke. Tamalez, arazo gehienek bere horretan dirautela eta, zeratarko balio digu debekuak?   

 

  • ikasleengan debekua hausteko nahia pizteko,   

  • ikas-irakasteko balio handia [1] izan dezaketen tresnak [2] baztertzeko,

  • ikasleei hiritar digital erantzule eta autonomo legez hezteko aukera (eta beharra) ukatzeko,

  • irakasleok geure gaitasunak eta rolak gaurkotzeko aukera galtzeko,   

Wilkinsonen argazkia Flickerren

 


[1] "UNESCO policy guidelines for mobile learning; 2013 - unesdoc." 2013 (5.or). 2013 aza. 17 <http://goo.gl/TEPs2g>

 

[2] “Today your cell phone has more computer power than all of nasa back in 1969 when it sent two astronauts to the moon" in Social Media, Sociality, and Survey Research." 2013 (153. or). 2013 aza 26 <http://goo.gl/T4LZs2>

 

[3] Euskal Herriko datuak faltan, Europako eta Espainiar Estatuko joerak ontzat hartuz gero, "EU5 Smartphone Penetration Reaches 55 Percent in October 2012 ..." 2012. 2013 aza. 26 <http://goo.gl/tFOLm3>

 

[4] 3.2 bilioi sakeleko dago munduan, garatzeko bidean dauden herrialdeetan ere 2017rako populazioaren erdiak sakelekoa izango duela uste da, ordenagailua baino IKT gailu demokratikoago bihurtuz. "UNESCO policy guidelines for mobile learning; 2013 - unesdoc." 2013 (7.or). 2013 aza. 17 <http://goo.gl/TEPs2g>

 

[5] Horizon Reporteko aurreikuspenen arabera teknologiak honela orokortuko dira ikas-irakasteko prozesuan mundu mailan: aurten –ez dut esan etorkizunean, aurten baizik–, cloud computinga eta mobile learninga; bi-hiru urte barru, learning analytics eta eduki irekiak; lau-bost urte barru, 3D inpresioa eta laborategi birtualak "NMC Horizon Report > 2013 K-12 Edition - New Media Consortium." 2013. (3-6. or) 2013 aza. 26

 

[6] "UNESCO policy guidelines for mobile learning; 2013 - unesdoc." 2013 (7.or). 2013 aza. 17 <http://goo.gl/TEPs2g>

eta ondorioz, behin leihoa irekita, uste dugu garaia dela

 

  • Sakelekoek sortzen dituzten kalteak ikasle eta familiekin batera nola konpondu pentsa dezagun, nortasun, pribatutasun eta erantzukizun digitala landu eta ikastetxeetako AJAk molda ditzagun.

  • Bideko oztopoak –konektibitate eskasa, gure formazio eza– leun ditzagun (Hezkuntza Saileko atean joka ari gara orain).

  • Eskaintzen dizkiguten aukerez baliatuz proposamen didaktikoak egin ditzagun.

 

Esan eta egin, gu ere mobile learning [6] proiektu xumea prestatzen ari gara. AJAri buruz hausnartzen hasteko, ikertzen ikasteko eta komunikazio gaitasuna lantzeko asmoa daukagu buruan. Urtarrilean ekingo diogu (beta)arabARe lankidetza proiektu hau pilotatzeari Langraizko Menesiarren ikastetxean. Esango dizuegu...

@txiotxio

Azpiko post hau eGelan argitaratu genuen 2013ko azaroaren 27an hausnargai gisa. ArabARe proiektuaren jatorriaren azalpen eta justifikaziorako balio digu hemen.

bottom of page